Gizartea -

Istripua

AP-8an izan den istripu batek auto ilarak eragin ditu Galdakaon, goizeko lehen orduan

Auto bat bidetik atera da, eta erdibitzailea jo du. Istripuan ez da inor zauritu.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

07:20an, AP-8an, Galdakaoko ospitalearen parean, jazo den istripu batek auto ilarak eragin ditu Bilborako noranzkoan, baina handik bi ordura bere onera itzuli da zirkulazioa.

Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, auto bat bidetik atera da, eta erdibitzailea jo du. 

Ezbeharrean ez da inor zauritu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak Galdakao Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa AP8