Gizartea -

Autobidean

Motor-gidari bat hil da Arrigorriagan, errepidetik aterata

Hildakoa 26 urteko bilbotarra da. Ibilgailuaren kontrola galdu eta erdibitzailearen eta zutoin baten kontra egin du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

26 urteko bilbotar bat hil egin da AP-68 autobidean, Arrigorriaga inguruan, errepidetik atera eta erdibitzailearen eta zutoin baten kontra jota, Herrizaingo Sailaren arabera.

Istripua 12:55ean izan da. Motorra Gasteizera bidean zihoan eta errepidetik atera da, Arrigorriagako ordainlekutik gertu.

Ibilgailuaren kontrola galdu eta erdibitzailearen eta zutoin baten kontra egin du.

Osasun zerbitzuek gidaria artatu dute istripuaren lekuan bertan, baina zauri larriak ikusita, hilda zegoela baieztatu baino ez dute egin.

Hilotza Bilboko Auzitegiko Medikuntza Zerbitzura eraman dute, epaileak horrela aginduta. Ertzaintzak ikerketa abian jarri du gertatutakoa argitzeko.

26 urteko bilbotar bat hil egin da AP-68 autobidean, Arrigorriaga inguruan, errepidetik atera eta erdibitzailearen eta zutoin baten kontra jota, Herrizaingo Sailaren arabera. Istripua 12:55ean izan da. Motorra Gasteizera bidean zihoan eta errepidetik atera da, Arrigorriagako ordainlekutik gertu. Ibilgailuaren kontrola galdu eta erdibitzailearen eta zutoin baten kontra egin du.Osasun zerbitzuek gidaria artatu dute istripuaren lekuan bertan, baina zauri larriak ikusita, hilda zegoela baieztatu baino ez dute egin. Hilotza Bilboko Auzitegiko Medikuntza Zerbitzura eraman dute, epaileak horrela aginduta. Ertzaintzak ikerketa abian jarri du gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arrigorriaga bideoak