Gizartea -

Garraio publikoa

Matxura batek atzerapenak sortu ditu Metro Bilbaon

Etxebarriko geltokian gertatu da matxura. Metroko beharginek 18:45ean konpondu dute matxura. Arazoa konpondu ondoren, zerbitzuak normaltasuna berreskuratuko du pixkanaka.

Metroa, jendez gainezka. EITBren artxiboko irudia.
Metroa, jendez gainezka
Metroa, jendez gainezka. EITBren artxiboko irudia.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Metro Bilbaoko langileek 1. eta 2. lineetan, bi noranzkoetan, 13:00etatik atzerapenak eragin dituen matxura konpondu dute dagoeneko, metroko iturriek jakitera eman dutenez.

Etxebarriko geltokian gertatu da matxura, eta ordu horretatik atzerapenak izan dira ohiko zirkulazioan. Ondorioz, erabiltzaile pilaketak izan dira metroaren geltokietan, Bilbobuseko grebaren ondorioz areagotu direnak.

Metroko beharginek 18:45ean konpondu dute matxura. Arazoa konpondu ondoren, zerbitzuak normaltasuna berreskuratuko du pixkanaka.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Metro Bilbao Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Garraio publikoa