Gizartea -

Ipar Euskal Herria

Baionako bestetako txupinazoa 17:00etara aurreratu dute

Olinpiar Jokoak direla eta, jaien hasiera data aurreratu zuten, eta orain txupinazoaren ordutegia 22:00etatik 17:00etara aurreratzea erabaki dute.

Baionako jaiak. Argazkia: EITB
Baionako jaiak
Baionako jaiak. Argazkia: EITB

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Olinpiar Jokoak direla eta 2024ko Baionako besten data aurreratu ondoren -uztailaren 10etik 14ra izango dira, ohikoa baino bi aste lehenago- txupinazoaren ordutegia ere aurreratu egin dutela adierazi dute ostiral honetan. Zehazki, 17:00etan izango da aurten, normalean baino bost ordu lehenago.

Jean-Rene Etchegaray Baionako alkateak eta bere taldeak maiatzaren 23an, osteguna, eman zieten erabakiaren berri udal hautetsiei. Gutun bat bidali diete bestetan parte hartuko duten erakundeei neurriaren berri emateko.

Udalarentzat, neurri "sendoa" da, eta "ukaezinezko irismen sinbolikoa" du. Hala, uztailaren 10ean Baionako jaien hasiera ekitaldia 17:00etan izango da, Askatasunaren plazan, udaletxe parean, eta ez 22:00etan, ordura arte tradizioak eskatzen zuen bezala.

Alkateak "bestak kudeatzeko baldintza onuragarriagoak sortu beharra" argudiatu du ordua aurreratzeko arazoi gisa, segurtasunari dagokionez.

"Horrela, ekitaldiak jende gutxiago erakarriko duela uste dugu, eta giroa lasaiagoa izango dela. Horrek, beharbada, bertan egotearen plazerarekin berriro konektatzeko aukera emango digu", adierazi du.

Bestalde, Henri Lauque Zinemaldiko batzordeko presidenteak "iaz bizitako izu egoerak sortu zituzten dentsitate eta segurtasun arazoak" deskribatu ditu. "Denon artean adostu zen hau berriro ez bizitzea", azpimarratzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Iparraldea Baiona Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jaiak Lapurdi