Gizartea -

Deustun

Bere burua errepidera botatzen ari zen gizon bat hil da Bilbon

34 urteko gizonezkoari bihotza gelditu zaio, bere burua errepidera eta kotxe artera bota ostean.

Gertaera Deustun jazo da. Argazkia: EITB
34 urteko gizonezko bat hil da Deustun, bihotzekoak jota

00:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

34 urteko gizonezko bat hil da bart Bilbon, Deustun, kalean zegoela bihotza geldituta. Aztoratuta zegoen oso, seguruenik, drogen efektupean, eta arrisku uneak sortu ditu bere burua errepidera botata.

Hildakoarekin zihoan gazte bat eta hainbat ertzain baretzen saiatu dira, kotxeek harrapatzea ekiditeko, baina oso oldarkor zegoen eta bere buruari ere zauriak eragin dizkio.

01:30 aldera gertatu da istilua Agirre Lehendakariaren etorbidean. Ertzaintzak abisua jaso du aztoratuta zegoen gazte bat bere burua behin eta berriro errepidera botatzen ari zela ohartaraziz. Berarekin zihoan emakumek adierazi duenez, drogak hartu eta alkohola edan ostean haluzinazioak izaten hasi da.

Errepidetik atera ezinik zeudenez, Ertzaintzaren kotxea bertan gurutzatu behar izan dute trafikoa gelditzeko.

Azkenean, bertatik ateratzea lortu dute, baina konbultsioak jasaten hasi da eta konortea galdu du. Larrialdi zerbitzuei deitu diete, baina ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du horren heriotzaren ingurukoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea