Gizartea -
Gaixotasun arraro bat du
Arrakastatsua izan da Unaxi Bostonen egindako ebakuntza
Leioako umeari egin dioten ebakuntzari esker, Unaxen arnas gaitasuna % 100ekoa da orain. Orain, Bostonek ospitaleko zainketa intentsiboetako unitatean egon beharko du 3 egunez.
Erredakzioa
Unaxek pairatzen duen gaixotasuna sendatzeko tratamendurik ez dago Espainian. Umearen biriketako batek ez zuen funtzionatzen eta besteari bihotzarekin komunikatzeko arteriak falta zitzaizkion. Hainbat diagnostiko negatibo entzun ostean, Unaxen gurasoak beste iritzi batzuen bila hasi ziren.
Enekok eta Martak, Unaxen gurasoek, eskerrak eman nahi dizkiete 150.000 eta 200.000 euro arteko kostua izango duen ebakuntza ordaintzen lagundu dieten guztiei.
Medikuek azaldu dutenez, "lehen 24 orduak dira garrantzitsuenak". Unaxen adineko ume bat osasuntsu egoteko, odoleko oxigeno maila % 90 eta 92 artekoa izan behar da, eta Leioako umeak % 75eko gaitasuna zuen. "Orain, % 100ekoa du".