Gizartea -
Sutea
Sute batek etxe bat kiskali du Bilboko Autonomia kalean
Autonomia kaleko 53. zenbakiko bosgarren pisuan piztu da sua eta bizilagunak etxeetatik atera behar izan dituzte. Sutea jada kontrolpean dago.
Erredakzioa
Sutea 09:30 aldera piztu da Autonomia kaleko 53.ean. 5-C pisuko leiho batetik ke beltz ugari ateratzen ari zela eta, suhiltzaileak, Ertzaintza, gas teknikari bat eta larrialdietarako zerbitzuak bertaratu dira.
10:30erako sutea kontrolatzea lortu dute suhiltzaileek, baina ondoren lanean aritu dira eraikineko eskaileretako tartea aireztatzen.
Sutearen ondorioz, 70 urteko emakume bat balkoitik atera behar izan dute eta ospitalera eraman dute kea arnasteagatik. Hala ere, dagoeneko alta hartu du. Emakumearen etxean piztu den sua kandela batek eragin du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea