Gizartea -

Laugarren solairutik

Botaka ari zen gazte bat balkoitik erori eta hil egin da Eivissan

Gau osoan festan egon ostean, hotelera iritsi eta balkoitik botaka egitera atera denean laugarren solairutik erori da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

27 urteko britainiar gizonezko bat Sant Antoni de Portmany herriko hotel bateko laugarren solairuko balkoitik erori eta hil egin da.

08:40an abisua jaso dute larrialdietarako zerbitzuek, Ramon y Cajal kaleko Orosol hotelean ezbeharra gertatu dela ohartaraziz.

Guardia Zibilak adierazi duenez, parranda egin ostean gaztea hotelera iritsi eta botaka egitera zihoala, balkoitik erori da.

Anbulantzia bat bertaratu da baina ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea