Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Indarkeria jasan dutenen seme-alabak biktimatzat aitortzea eskatu dute

Save the Children GKEren ustez, gero eta kontzientziazio handiagoa dago haur horien egoeraren inguruan. Hala ere, baliabide gehiago behar dituzte.

'Genero indarkerian ez dago biktima bakarra' izeneko txostena aurkeztu du Save the Children erakundeak.
'Genero indarkerian ez dago biktima bakarra' izeneko txostena aurkeztu du Save the Children erakundeak
'Genero indarkerian ez dago biktima bakarra' izeneko txostena aurkeztu du Save the Children erakundeak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Indarkeria jasan duten emakumeen seme-alabek Euskadin erantzun egokia izatea bermatzeko ''baliabide ekonomiko zein giza baliabideak handitu eta hobetu'' egin behar direla azaldu du Save the Children Gobernuaz Kanpo Erakundeak.

Zentzu horretan, genero indarkeria jasan duten emakumeen seme-alabak juridikoki biktima gisa aitortzea eskatu dute. Hala, arreta berezia jaso ahal izango lukete.

Egun, tratu txar horien lekuko gisa jotzen dira gehienetan seme-alabak, eta gizarte zerbitzuen bitartez eskaintzen diete arreta, Eva Silvan Save the Children erakundeko Euskadiko ordezkariak azaldu duenez.

Komunikabide aurrean egin duten agerraldian 'Genero indarkerian ez dago biktima bakarra' izeneko txostena aurkeztu dute. Bertan Euskadin seme-alaba hauei eskaintzen zaien arretaren inguruko ikerketa bildu dute.

Horren arabera, egoera hobetu egingo litzateke seme-alaba horiek biktima gisa aitortuko balituzte eta horren inguruko datu erregistroa egongo balitz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea