Gizartea -

Donostian

Espetxe-zigorra, Bretonek egindakoarekin ados zegoela esan ondoren

Bederatzi hilabeteko espetxe-zigorra ezarri diote gizon bati, mehatxu delitu batengatik. Emazteari Bretonek egindakoarekin ados zegoela esan zion.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bati bederatzi hilabeteko espetxe-zigorra ezarri dio Donostiako epaitegi batek, ''Kordobako haurren aitak egindakoarekin ados'' zegoela esan ondoren. Emazteari egin zion mehatxu gizonak, Jose Bretonek egindakoarekin ados zegoela eta bere seme-alabak ''bestaldera'' eramateko gai zela esanda. Mehatxu arinen delitua egotzita epaitu dute gizona.Epaiaren arabera, apirilean izan ziren mehatxuak. Epaituak emaztearen osabarekin izan zuen elkarrizketa batean egin zituen bi adierazpenak eta emakumeari esandakoaren berri eman zion osabak.

Halaber, akusatuak beste bi solasaldi izan zituen emaztearen osabarekin. Horietan, emakumeari ''lepoa mozteko'' gai zela eta bere seme-alabak Dominikar Errepublikara eramateko dirua aurrezten ari zela esan zion.

Bederatzi hilabeteko zigorra betetzeaz gain, akusatua ezin izango da emaztearenagan eta seme-alabengana hurreratu, hiru urtez.

Bretoni epaileak bi hilketa delitu egotzi baino lehen gertatu zen epaitutako mehatxu delitua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea