Gizartea -
Diskoteka argi eta guzti
Horrelakoa da Berlusconiren haitzulo sekretua
Argazkilari italiar batek Italiako lehen ministro ohiak ur azpian ihes egiteko eraiki zuen haitzulo sekretuaren irudiak argitaratu ditu.
Erredakzioa
Italiako lehen ministro ohiaren haitzulo sekretua erakutsi duten argazki batzuk kaleratu dituzte. Berlusconik Villa Certosan egiten zituen festetako irudiak argitaratu zituen Antonello Zappadu argazkilari italiarrak atera ditu.
Zappaduk bere webgunean plazaratu ditu irudiak. Erasoetatik babesteko eraiki omen zuten haitzulo sekretuak diskoteka baten itxura du, eta urpean koloretako argiak, Poseidonen mosaiko bat eta led argiak ditu.
Berlusconi Kenyako Malindi herrian dago egunotan, oporretan, Flavio Briatoreren etxeetako batean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea