Gizartea -

Espetxe zigorra

Txori bat hiltzea egotzi eta janik gabe utzi zuen alaba gizon batek

Kantabriako Auzitegi Nagusiakbi urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio akusatuari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bati tratu txarrak leporatu dizkiote alaba iraindu eta jan gabe uzteagatik, txori bat hiltzea egotzita.

Kantabriako Auzitegi Nagusiak bi urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio gizonari, tratu txar psikologikoak eta mehatxuak egitea leporatuta. Aitak alaba iraindu eta janik gabe utzi zuen txori bat hiltzea egotzita.

Gainera, akusatuak (J.L.D.R.) "ama eta denak hilko" zituela esan zion alabari, ondorioz, estresa eragin zion neskatoari.

Akusatuak helegitea jarri zuen baina Kantabriako Auzitegiak Santanderreko Zigor arloko epaitegiak emandako epaia berretsi du, eta bi urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio: bi urte tratu txar psikologikoengatik eta sei hilabete mehatxuengatik.

2009. urteko abenduaren 24an gertatu zen, aitak alaba bere kargu zuenean. Txori bat hiltzea egotzi zion, eta, hori dela eta, ez zion ez afaria ez hurrengo eguneko gosaria ez bazkaria eman.

Horrez gain, ama "gasolio lehergailu" batekin hilko zuela esan zion, eta horrelako mehatxuak ohikoak zirela ondorioztatu du epaiak. "Zure ama hiltzaile bat da, ez zaitu maite, aurretik ere beste ume bat hil baitzuen", esan zion alabari, azken honi estres egoera sortaraziz.

Ondorioz, Kantabriako Auzitegia Nagusiak "zigorra ezartzeko froga nahikoak daudela", ondorioztatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea