Gizartea -
Aireportuan
Emakume bat hil dute haren autoa lapurtzeko, Barajasen
Iberia enpresako langilea da hildakoa. Beste auto batekin harrapatu dute, eta T4ko taxien sarbidean aurkitu dute hilda.
Erredakzioa
Kaputxadun batzuek emakume bat hil dute gaur goizean Barajaseko aireportuan, Madrilen, gidatzen ari zen Porsche Cayenne autoa lapurtzeko, Madrilgo Larrialdi Zerbitzuek eta Poliziak jakitera eman dutenez.
Aireportuko iturriek azaldu dutenez, emakumea autoan zihoan Seat Toledo batek atzetik eman dionean. Orduan, emakumea autotik jaitsi da eta atzeko autoak harrapatu egin du.
Emakumea lurrean zegoela, Seat Toledoan zihoazen kaputxadunek autoa lapurtu diote emakumeari.
Iberiako 40 urteko langile bat da hildakoa, eta 07:30 inguruan aurkitu dute lurrean botata, hilik, T4ko taxien sarbidean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea