Gizartea -
Eguraldia
Giro estalia izango dugu udako lehen asteburuan
Udako lehen asteburua izanda ere, giro estalia izango da nagusi
EITB Media
Udako lehen asteburua izanda ere, giro estalia izango dugu nagusi udako lehen asteburuan. Ostiral arratsaldean euri zaparradak atzean utzi eta atertzera egingo du. Hegoaldean arratsaldea eguzkitsua izango den bezala, iparraldean gehiago kostako zaio hodeiak gutxitzea.
Larunbata oskarbi hasiko dugu, giro argia eta ateri izango da. Orduak aurrera egin ahala, zerua estaltzen joango da eta hegoaldean ateri eutsiko dion arren, euria iritsiko iparraldeko txoko batzuetara. Kostaldean, 20 gradu inguruan geratuko dira. Nafarroan eta Araban berriz, tenperatura altuagoak izango dira, 22-23 gradu ingurukoak.
Igandea, aldaketa handirik gabe, goizetik hodeiak ikusi ahal izango dira. Tenperaturak bere horretan jarraituko du, baina euri pixka bat ere egin dezake Kantauri isurialdean.