Gizartea -
Sexu-erasoa
Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen emakume bati ukituak egiteagatik
Udaltzaingoak bi gizon atxilotu ditu bart gauean, Arabako hiriburuko diskoteka batean emakume bati sexu-erasoak egitea egotzita.
EITB MEDIA
Gasteizko Udaltzaingoak bi gizon atxilotu ditu emakume bati sexu-erasoak egitea egotzita. Dirudienez, delituzko jarduera horiek diskoteka batean eman ziren.
Igande goizaldean, burutik odola zerion gizon batek Udaltzaingoaren presentzia eskatu zuenean gertatu zen. Zauritutakoak azaldutakoaren arabera, hiru gizonek eta emakume bat eraso egin zioten, inolako arrazoirik gabe.
Jarraian, udaltzaingoa pertsona-talde horrekin bildu ondoren, bi gizonek sexu-erasoak egin zizkiotela azaldu zuen emakumeak; hain zuzen, baimenik gabeko hainbat ukitu inguruko diskoteka batean.
Dirudienez, gertakari horrek sortu zuen liskarra erasotzaileen eta erasoa sexuala jasandako bikotekidearen artean.
Horrenbestez, poliziak bi gizon atxilotu ditu, emakumeak ustezko erasotzaile gisa identifikatu ostean; atxilotuen artean, zauritutako gizona.