Gizartea -
Ondarroan
Itsasaldiaren igoeragatik harrapatutako familia bat erreskatatu dute
Sei senitarteko, horien artean haurtxo bat, haitz baten gainean geratu dira harrapatuta, Ondarroako kostaldean. Gurutze Gorriko ontzi batek portura eraman ditu.
Erredakzioa
Familia bateko sei kide, horien artean umetxo bat, harrapatuta geratu dira kostaldeko haitz batean, Ondarroan, itsasaldiak gora egin ostean. Herrizaingo Sailak zabaldu duenez, jazoera 16:05ean izan da.
Horietako batek sakeleko telefonoa erabili du larrialdietarako zerbitzuei abisua emateko. Ondorioz, Gurutze Gorriko ontzi batek familia erreskatatu du eta portura eraman du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea