Gizartea -
GERTAKARIA
Gizon bat atxilotu dute beste bat labanaz zauritzeagatik, Donostian
Biktima ospitalera eraman zuten aurpegian, buruan, bizkarrean eta eskuetan zituen zauriak artatzera.
agentziak | eitb media
Ertzaintzak 39 urteko gizonezko bat atxilotu du Donostiako Martutene auzoan beste gizon bati labanaz zauriak egiteagatik. Biktima ospitalera eraman zuten aurpegian, buruan, bizkarrean eta eskuetan zituen zauriak artatzera, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Larunbat goizaldean izan zen erasoa, gauerdia pasa eta gutxira. Pertsona batek Ertzaintzari deitu zion gizon bat labankatu zutela ohartarazteko.
Agenteek berehala aurkitu zuten zauritua, eta osasun zerbitzuak bertaratzeko eskatu zuten. Lekuan bertan artatu zuten lehenik, baina Donostia Ospitalera eraman zuten ondoren.
Ustezko erasotzailea ordu batzuk geroago atxilotu zuten, eta beharrezko eginbideak betetakoan utziko dute epailearen esku.