Gizartea -

Polemika

Gasteizeko Udalak bizkarra eman dio 'Bartoloen klana'ri

Javier Maroto Gasteizeko alkateak “gogor jokatuko” duela esan zu ijito familiaren aurka, eta, ahal izango balu, hiritik botako lituzkeela nabarmendu du.

Gasteizko Udalak bartoloen etxea hustu zuen 2010. urtean. EITB.
Gasteizko Udalak bartoloen etxea hustu zuen 2010. urtean. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Maroto Gasteizeko alkateak esan duenez, Udala akusazio partikularra izango da ‘Bartoloen klana’ren ijito taldearen aurka izaten diren salaketetan.

‘Bartoloen klana’ izenaz ezagutzen da hiriko hainbat gunetan leku hartu duen ijito taldea, euren jarreragatik izandako kexak jaso ostean, bizi ziren eraikuntza bota egin zutelako.

Marotok prentsaurrekoan azaldu duenez, "Bartoloen klanaren eta gasteiztarren artean bizikidetza lortzea ezinezkoa da", eta "herrian dagoeneko nazkatu daude gai honen inguruan", gaineratu du.

Zentzu horretan, azken asteotan "euren seme-alabei mehatxu egiten dieten amen kexuak" jaso dituztela nabarmendu du, baita "mehatxuekin lapurreta egiten dieten merkatarienak ere", gaineratu du.

Bestalde, ordaindu ez duten salaketak jaso dituzte Udalean, eta, "klanaren betiko erantzuna Udalaz eta gasteiztarrez barre egitea da", azpimarratu du.

Alkateak adierazi duenez, "ahal izango banu hiritik botako nituzke, baina legeak ez du hori onartzen", ondorioz, "uneoro aurre egitearen alde" egin du. "Amaitu da tolerantzia talde honetan", azaldu du.

Akusazio partikularraHori guztiagatik, Udalbatza akusazio partikularra izango da ‘Bartoloen klana’ren aurkako salaketa bat izaten den bakoitzean. Helburua, Matororen arabera, haiei "bizitza zaila egitea da, eurek hainbat hamarkadatan laguntzen saiatu zaien gasteiztarrekin egindako gauza bera".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea