Gizartea -
BioSpain 2012, BECen
Bioteknologiak 3.000 lanpostu sortu ditu Euskadin
Patxi Lopez lehendakariak eta Felipe printzeak inauguratu dute BioSpain 2012 Nazioarteko Bioteknologia Topaketa, Espainiako Bioenpresen Elkarteak bi urtean behin antolatzen duen ekimena.
Erredakzioa
Bioteknologiak 3.000 lanpostu sortu ditu Euskadin, eta gero eta garrantzi handiagoa dauka. Espainian saltzen diren lau produktu bioteknologikotik bat Euskal Autonomia Erkidegoan egindakoa da. Egun hauetan, alor horretako bilkura garrantzitsuenetako bat izango da Barakaldon, BECen, BioSpain 2012 Nazioarteko Bioteknologia Topaketa, eta Patxi Lopez lehendakariak eta Felipe printzeak inauguratu dute.
BioSpain Espainiako Bioenpresen Elkarteak (Asebio) bi urtean behin antolatzen duen ekimen honek aurten Eusko Jaurlaritzaren SPRIren laguntza jaso du.
Ekitaldian, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia; Carlos Urquijo Gobernuaren Euskadiko ordezkaria; Tontxu Rodriguez Barakaldoko alkatea; Carmen Vela Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzako Estatu idazkaria; Regina Revilla Asebioko presidentea; eta Juan Goicolea Berrikuntza eta Teknologia sailburuordea ere izan dira.
Printzeak azokako stand-ak bisitatu ditu eta Eusko Jaurlaritzaren Eurobasque ekimenarenean ere izan da.