Gizartea -

Ezbeharra Afrikan

Arriskutik kanpo daude Gurutzetan ospitaleratutako aita eta seme getxoztarrak, Tanzanian istripua izan ostean

Abuztuaren 4an Tanzanian gertatu zen trafiko istripuan familia bereko ama eta alaba hil ziren. Aita-semeak, zaurituta, Nairobiko ospitale batera eraman zituzten.

Gorka Ojinaga Gurutzetako Anestesia-Bizkortze zerbitzuko buruaren prentsaurrekoa. EFE.
Gorka Ojinaga Gurutzetako Anestesia-Bizkortze zerbitzuko buruaren prentsaurrekoa. EFE.

Tanzanian zauritutako eta Gurutzetara lekualdatutako aita-semeak arriskutik kanpo daude

0:49

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abuztuaren 4an Tanzanian istripua izan zuten Getxoko aitak eta semeak politraumatismoak dituzte, baina arriskutik kanpo daude eta egoera erreserbatua dute. Istripuan emaztea eta alaba hil ziren.

Adingabeak aurpegiko eta toraxeko politraumatismoa du, eta "egonkor eta kontziente" dago Barakaldoko Gurutzetako Ospitaleko Bizkortze Unitatean.

Asteartean heldu ziren bak Gurutzetako Unibertsitate Ospitalera, Nairobiko Ospitalean egon ostean, Ngorongoro kraterraren inguruan zihoan ibilgailua erori ostean izandako zauriengatik.

Zaurituak kontratatutako bidaia-aseguruak kudeatutako hegaldi batean abiatu ziren atzo Loiuko aireportura (Bizkaia), eta 22:00etan lurreratu ziren. Aseguru-etxeak prestatutako anbulantzia batek eraman zituen orduan pazienteak aireportutik Gurutzetara.

Ospitaleratu ondoren, medikuen eta erizainen osasun-taldeak pazienteen egoeraren balorazio zehatza egin zuen.

Aita traumatologiako solairuan ingresatuta dago eta adingabeak Bizkortze Unitatean jarraitzen du.

Asteazken goizean komunikabideen aurrean agertu dira Gorka Ojinaga Gurutzetako Ospitaleko Amnestesia eta Bizkortze Zerbitzuko burua eta Iker Castelo mediku laguntzailea, euren osasun egoeraren berri emateko.

Medikuek familiaren eskaera helarazi dute, "bizi izandako tragediaren aurrean, bere intimitatea eta informazioaren konfidentzialtasuna ahalik eta gehien errespetatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Getxo Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Oporrak