Gizartea -
Erreskatea
Gasteizko suhiltzaileek haur bat atera dute paperontzitik
Haurra askatzeko Donostia kalean dagoen paperontzia moztu behar izan zuten suhiltzaileek.
Erredakzioa
Gasteizko suhiltzaileek paperontzi batean harrapatuta gelditu zen haur bat erreskatatu zuten, asteazken honetan.
Arabako hiriburuko udalak ohar bidez jakinarazi duenez, suhiltzaileek Donostia kaleko hamahirugarrenean dagoen paperontzia moztu behar izan zuten, umea onik ateratzeko. Haurra askatzean, Udaltzaingoaren esku gelditu zen haurra.
Aipaturikoa ez zen suhiltzaileek egin zuten irteera bakarra, izan ere, gasolio galdara komunitario bat ikuskatzera irten ziren, atzo. Galdararen alboko lonja batean petrolio usaina zegoen, baina suhiltzaileek ez zuten gasolio-ihesik antzeman. Aireztatzea oso kaskarra zela konturatu ziren, eta ondorioz arazoa konpontzeko neurriak hartu zituzten.