Gizartea -
OSASUN KARPETA
Pazienteek Osasun Karpetatik deskargatu ahal izango dituzte alta eta baja parteak, osasun-zentrora joan gabe
Osakidetzak Osasun Karpetaren bertsio berritua atera du, plataforma "modernoagoa, intuitiboagoa eta funtzionalagoa eskaintzeko". Bertsio berriak irudi medikoak eta lanerako ezintasunaren parteak jaisteiko aukera ematen du, osasun-zentrora joan gabe.
EITB MEDIA

Berritasunen artean, aukera emango da Osasun Karpetatik zuzenean eta kalitate klinikoarekin irudi erradiologikoak (Rx, TAC, RNM, etab.) eta Medikuntza Nuklearrekoak (Gammagrafiak, Dentsiometriak, PET-TAC, etab.) eskatzeko eta jaisteko.
Horrez gain, urteko azken hiruhilekoan bajako, altako eta baja luzatzeko parteak ikusi eta jaitsi ahal izango dira Osasun Karpetatik, eta ez da beharrezkoa izango, beraz, osasun-zentrora joatea dokumentazioa jasotzera bakarrik.
Ezarri zenetik, Osasun Karpetak gero eta erabilera handiagoa izan du, eta 2023an 400.000 erabiltzaile desberdinen 5 milioi sarrera baino gehiago izan zituen. Zifra horiek agerian uzten dute Osasun Karpeta dela, telefono bidezko kontsulten ondoren, gehien erabiltzen den bigarren tresna ez-presentziala.