Gizartea -

Frantzia

Michelingo langile bat hil da Parisen, bere buruari su emanda

Ohar batean, ekintza "laneko arazoak" direla medio egingo zuela ohartarazi zuen gizonak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Michelingo langile bat (50 urte inguruko gizonezko bat) hil da gaur Parisen, kalean, bere buruari su emanda, herrialde horretako hedabideek jakinarazi dutenez.

Gizonezkoak ohar bat utzi zuen etxean, eta, horretan, ekintza "laneko arazoak" direla medio egingo zuela ohartarazi zuen.

Poliziatik azaldu dutenez, oraindik ez dago argi gizonezkoaren heriotzak lan baldintzekin zerikusirik duen.

Hilotza 08:00etan topatu dute. Poliziak ikerketa abiatu du, gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea