Gizartea -
% 4,6 gehiago
Euskadik turisten marka hobetu du abuztuan, 280.000 bisitarirekin
Abuztuko hilabetea historikoa izan da Euskadiko turismoarentzat. Joan den urtearekin konparatuta, 12.262 bisitari gehiago hartu ditugu. Oraingoz, aurten, 1.579.044 turista zenbatu dituzte gurean.
Erredakzioa
Euskadiko hotelak inoiz baino beteago egon dira abuztuan. Iazko datuekin konparatuta, % 4,6 igo da bisitarien kopurua. Bizkaia izan da turista gehien jaso duen lurraldea, ia % 7ko igo izan baitu; Gipuzkoan, aldiz, % 3,9 egin du behera turisten kopuruak.
Euskal Estatistika Erakundearen arabera (Eustat), estatuko turisten bisitak % 2,2 hazi dira. Batez ere, Murtzia, Andaluzia, Madril eta Gaztela-Mantxako bisitariak etorri dira. Atzerritarren kopurua, berriz, % 8 igo da; batez ere, Suediatik, Danimarkatik eta Austriatik etorri dira. Horrela, turista atzerritarren hazkundeak estatuko bisitarien galera orekatu du.
591.412 bisitarik (% 2,1 gehiago) igaro dute gaua abuztuan gurean. Eustaten arabera, egonaldien batez besteko iraupena % 2,3 murriztu da, iazko datuekin konparatuta (2,17 egunetik, 2,12 egunera).
Landetxeei dagokienez, turisten kopurua % 5,2 igo da, eta % 3,8, igaro dituzten gauen kopurua.