Gizartea -

Genero-indarkeria

Aitak eraildako haurraren amak Espainia salatu du NBEren aurrean

2003an aitak 7 urteko alaba hil ostean, polizien eta Justiziako langileen artean arduragabekeria egon zela uste du Angela Gonzalez Carreño hildako haurraren amak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angela Gonzalez Carreño espainiarrak Espainiaren aurkako salaketa jarri du Nazio Batuen Erakundearen aurrean (NBE); izan ere, 2003an aitak haren alaba hil zuenean, polizien eta Justiziako langileen artean arduragabekeria egon zela uste du.

Aitak 2003ko apirilaren 24an hil zuen alaba. Ana Maria Ruiz Tagle abokatuak adierazi duenez, aitak bisita bat aprobetxatu zuen alabari buruan bi tiro eman eta hiltzeko. Epaileak haurrarekin egoteko baimena eman zion aitari, eta abokatuaren ustez, epaileak ez zuen kontuan izan horrelako zerbait gertatu zitekeenik.

Abokatuak esan du ''iragarritako heriotza krudela'' izan zela eta Justizia Ministerioan, Auzitegi Nazionalean, Auzitegi Gorenean eta Konstituzio Auzitegian aurkeztutako idatzi guztiek ondorengo erantzuna jaso zutela: ''akatsak'' izan zirela eta "haurraren eta aitaren artean harreman ona izatea bideratzeko komenigarritzat jotako erabaki multzoa" izan zela .

Espainiar batek Nazio Batuen Erakundearen aurrean genero arloko salaketa egiten duen lehen aldia da, eta litekeena da NBEak Espainiari zenbait gomendio egitea. Halaber, Viviana Waisman Wome’s Link Worldwide giza eskubideen aldeko erakundeako zuzendariak kasu adierazgarria dela uste du. Haren hitzetan, salaketaren helburuak hiru dira: Espainia zigortzea, agintari espainiarrak haurraren heriotzaren erantzule direla aitortzea, eta genero-indarkeria kasuetan emazteari eta horien haurrei babes gehiago ematea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea