Gizartea -

Houstonen

Polizia batek elbarri bat hil du boligrafo batekin seinalatzeagatik

Poliziaren arabera, beso bat eta hanka bat falta zituen gizonezkoak ez zion kasurik egin "gelditzeko eta ez mugitzeko" eskatu zionean.

Tiroketa Houstonen. Iturria: abclocal
Tiroketa Houstonen.
Tiroketa Houstonen. Iturria: abclocal

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia batek tiroz pertsona elbarri bat hil du Houstonen. Hainbat komunikabidek esaten dutenaren arabera, gizonezkoak objektu batekin seinalatu zion, baina boligrafo bat besterik ez zen.

Poliziak urritasuna duten lagunen egoitza batetik abisua jaso zuen, istiluak zeudelakoan.

Bertara iritsi zirenean, gurpil-aulki batean zegoen gizonezko batek metalezko objektu batekin seinalatzen zituela ohartarazi ziren. Poliziaren arabera, "une horretan ez zuten objektua identifikatu", eta "geldirik egoteko eskatu" zioten arren, "gizonezkoak ez zien jaramonik egin", eta agenteetako batek tiro egin zion.

Egoitzako jabearen arabera, gizonak buruko arazoak zituen. Polizia horrek, halaber, 2009an beste susmagarri bat tiroz hil zuen, eta oraingoan, egun batzuetarako kargutik kendu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea