Gizartea -
Arrontegi mendian
Telefonia mugikorreko bi dorreri su eman diote, Barakaldon
Ezezagun batzuek Arrontei mendi inguruan dauden telefonia mugikorretako bi dorre kiskali dituzte likido errekorrarekin.
Erredakzioa
Hainbat ezezagunek telefonia mugikorreko bi dorre erre dituzte likido errekorrarekin Barakaldon, Arrontegi mendian.
Herrizaingo Sailak esan duenez, 02:50ean gertatu da erasoa; ezezagun batzuek hesiaren gainetik pasatu dira eta dorreak erre dituzte.
Suhiltzaileek itzali dute sua eta dorreetako bat zerbitzurik gabe gelditu da. Ertzaintzak ikerketa bat ireki du eta erasoaren egileak aurkitzeko lanetan ari dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea