Gizartea -
Bizkaia
20 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, emakume bati sexu erasoa egitea egotzita
Sexu erasoa igande goizaldean gertatu zen, Uribitarte inguruan, eta ustezko erasotzailea epailearen aurrean izan zen igandean bertan.
EITB Media
Iragan asteburuan, Ertzaintzak 20 urteko gizon bat atxilotu zuen Bilbon, emakume bati sexu erasoa egitea egotzita, Ertzaintzak EITB Mediari baieztatu dionez.
Sexu erasoa larunbatetik iganderako goizaldean gertatu zen, 03:30ak aldera, Uribitarte inguruan. Abisua jaso ondotik, udaltzainak eta ertzainak bertaratu ziren tokira eta ustezko erasotzailea identifikatu eta atxilotu egin zuten.
Atxilotua igandean bertan eraman zuten epailearen aurrera.
Biktimak, bere aldetik, gertaturikoa salatu zuen Ertzaintzan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea