Gizartea -
Golardoak
'Homeland' telesailak bost Emmy sari irabazi ditu
"Mad Men" telesailak, berriz, Emmy sarien historiako porrotik handiena jaso du; izan ere, 17 izendapen izan arren, ez du golardorik eskuratu.
Erredakzioa
Telesail onenaren, gizonezko aktore onenaren (Damien Lewis), emakumezko aktore onenaren (Clairde Danes) eta gidoi onenaren (Alex Gansa, Howard Gordon eta Gideon Raff) sariak ere irabazi ditu "Homeland" telesail onenak. Horrez gain, joan dena astean banatu zituzten bi sari tekniko ere jaso ditu.
AEBetako armadako soldadu baten istorioa kontatzen du "Homeland" telesailak. Irakeko gerran hiltzat eman zuten, eta, zortzi urtean Al Kaidaren esku egon ostean, liberatu eta etxera itzuli da.
Lewisen garaipena zeremoniako ustekabeetako bat izan zen; izan ere, faboritoak Bryan Cranston ("Breaking Bad") eta Jon Hamm ("Mad Men") aktoreak ziren.
Gau txarra izan zen "Mad Men" telesaiarentzat, sari hauen historiako porrotik txarrena. 17 izendapen zituen arren, ez zuen golardorik eskuratu.
"Game of Thrones" telesailak ere sei sari irabazi zituen, baina teknikoak izan ziren denak.
"Modern Family" telesailak, berriz, bost golardo jaso zituen eta, horien artean, hirugarren urtez Komedia onenarena irabazi zuen. Horrez gain, Eric Stonestreet eta Julie Bowen aktoreek bigarren aktoreen sariak eraman zituzten.
Jon Cryer "Two Man and a Hakf" telesaileko aktoreak komedia aktore onenaren saria irabazi zuen.