Gizartea -
Gertakaria
Bi kutxazain automatiko kiskali dituzte Abadiñon
Likido sukoia jaurti eta su eman diete Euskadiko Kutxaren sukurtsal baten barruan zeuden bi kutxazainei.
Erredakzioa
Bi kutxazain erre dituzte gaur goizaldean Abadiñon (Bizkaia), Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
Euskadiko kutxarenak dira bi kutxazainak, eta sukurtsalaren barruan daude, Trañabarren kalean.
Erasotzaileek likido sukoia jaurti dute kutxazainetan eta gero su eman diete. Suak kalte handiak eragin omen ditu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea