Gizartea -

Gertakaria

Ertzaintzak lekukoak behar ditu Hernaniko tren-istripua argitzeko

Joan den irailaren 15ean pertsona bat hil zen tren batek harrapatuta Hernanin. Telefono honetara deitzeko eskatu die Ertzaintzak lekukoei: 943 538 840.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak lekukoak behar ditu joan den irailaren 15ean Hernanin izan zen tren-istripua argitzeko. Ezbehar hartan pertsona bat hil zen, Tolosako noranzkoan zihoan tren batek harrapatuta.

Lekukoek Hernaniko komisariara dei dezakete: 943 538 840. Oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko, istripua Hernani erdigunean dagoen geltokian jazo zen, 21:00ak inguruan. Biktimak 62 urte zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea