Gizartea -

% 45 kaloria gutxiago

Beste amets bat egia bihurtuta: loditzen ez duen ogia!

Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko ikerlariek azaldu dutenez, ogia kaloria gutxikoa da, eta zuntz asko eta zapore eta testura atseginak ditu.

Loditzen ez duen ogia asmatu dute. Argazkia: EITB
Loditzen ez duen ogia asmatu dute. Argazkia: EITB
Loditzen ez duen ogia asmatu dute. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Produktua Cristina Molina-Rosell eta Concha Collar CSICeko Nekazaritza Kimika eta Elikagaien Institutuko ikertzaileek sortu dute, eta ogia, opilak edo gailetak egiteko beste osagai bat bezala erabil daiteke.

Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko asmatzaileek azaldu dutenez, ogia kaloria gutxikoa da, eta zuntz asko eta zapore eta testura atseginak ditu.

Formulari esker, ogiak % 45 kaloria gutxiago izango ditu, eta horri zuntzak gure osasunean dituen onurak gehitu behar zaizkio.

Ikertzaileen hitzetan, produktu berria egiteko zuntza iturri askotatik (landareak, tuberkuluak, lekadunak) lor daiteke, eta, gainera, zuntz disolbagarri asko du; gaineratutako zuntzaren % 10 eta 40 bitartean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea