Gizartea -

Borrokan jarraituko du

Bergaran garabira igota zegoen gizonak bertan behera utzi du protesta

Miguel Lahuerta Abad izena du gizonak eta 19:00etan garabitik jaistea erabaki du, amarekin hitz egin ostean.

Bergarako garabia. Argazkia: EITB
Bergarako garabia.
Bergarako garabia. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Lahuerta Abad 42 urteko gizonak bertan behera utzi du astelehenean Genero Indarkeriaren Legeak gizonak "babes gabe" uzten dituela salatzeko hasi zuen protesta. Gizona 52 metroko garaiera duen Bergarako garabi batera igo zen, eta 19:00etan bertatik jaitsi da.

Lahuertak ohar bidez jakinarazi duenez, amarekin hitz egin ostean erabaki du protesta bertan behera uztea, eta garabitik jaistea. Hala ere, legea aldatzeko borrokan jarraituko duela adierazi du, izan ere, "legeak Hitlerrek judutarrak tratatzen zituen bezala tratatzen ditu gizonak".

Gizonezkoak hainbat pankarta jarrita zituen garabian, hala nola "Basta de denuncias falsas" (Salaketa faltsu gehiagorik ez) eta "Soy inocente" (Errugabea naiz) ziotenak, bikote ohiak jarritako salaketaren aurka protesta egiteko.

Gaurtik aurrera beste hainbat ekimen egingo dituela aurreratu du "Espainiako gizonek bizi dugun diskriminaziozko egoera salatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea