Gizartea -

Bahiketa Donostian

Bengoak dio ez dela segurtasun akatsik egon Donostiako Ospitalean

Buruko arazoak dituen emakume batek haur jaioberri bat bahitu du goizaldean Donostiako Ospitalean, gurasoak lo zeuden bitartean.

Rafael Bengoa, Osasun sailburua. Argazkia: EFE.
Rafael Bengoa, Osasun sailburua. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goizaldean emakume batek Donostiako Ospitaletik haur bat atera du ete berekin eduki du ordubetez. Gertakariaren harira, Rafael Bengoa Osasun sailburuak hitz egin du, eta baieztatu du Donostia Ospitaleko segurtasun neurriek behar bezala funtzionatu dutela. Sailburuaren ustez, bahiketa “kalean, taberna batean edo edonon gerta zitekeen”.

Buruko arazoak dituen emakume batek haur jaioberri bat bahitu du goizaldean, gurasoak lo zeuden bitartean. Ordubete geroago aurkitu dituzte emakumea eta haurra, eta biak ere osasun egoera onean zeuden.

Bengoaren hitzetan ez dute ospitaleko segurtasun protokoloak huts egin duen aztertzeko ikerketarik zabalduko, “barruko eta kanpoko segurtasun neurriek funtzionatu dute eta”.

Testuinguru jakin horretan kokatu behar da gertaturikoa Bengoaren ustez, izan ere, “buruko gaixotasuna duen pertsonak gurasoak lo zaudela aprobetxatu du haurra bahitzeko, baina berdin gertatu liteke, tabernan edo edonon. Beraz, ez dago akatsik”.

Gaixoak hainbat egun zeramatzan ospitalean sartu-irtenak eginez eta egun batzuk lehenago ospitaleko langileek bertatik irten eta ez itzultzeko eskatu zioten, gaineratu du Bengoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea