Gizartea -
Nazioarteko ikerketa
Euskara, arrisku digitalean?
Nazioarteko ikerketa baten arabera, euskarak ez du bere biziraupena bermatzeko babes teknologiko nahikorik Interneten aroan.
Erredakzioa
Euskara arrisku digitalean da, eta bizirauteko aukera gutxi du Interneten aroan. Ondorio kezkagarri hori atera du Europako hizkuntzek teknologia berrietan duten presentzia aztertu dituen txosten batek.
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU-k) parte hartu du txosten horretan, eta gaur jakinarazi duenez, Europako hizkuntzen gehiengoak euskarri “eskasa edo ahula” du maila digitalean.
Ikerketa zentruen naziorteko sarea osatzen duen META-NET erakundeak egin du ikerketa, 34 herrialde ezberdinetako 60 zentruen partehartzeaz, tartean, EHUko AhoLab Signal Processing Laboratory taldea.
Azterketak lau esparru ezberdinetako hizkuntza bakoitzaren euskarri teknologikoa aztertu du: itzulpen automatikoa, ahotsarekin interakzioa, testu azterketa eta hizkuntza baliabideen azterketa testuala.
Ingelesak soilik du babes digital ona, txostenaren arabera. Ondoren, espainiera, frantsesa, alemaniera, neerlandiera eta italiera lirateke babes teknologiko nahikoa dituztenak.
Katalanierak eta euskarak, berriz, “euskarri zatitua” lukete eta, ikertzaileen ustez, arrisku haundiko hizkuntzen artean kokatzen dira. Adituek diote ikerketaren ondorioak “oso kezkagarriak direla”, europako hizkuntza gehienek “ez dutelako behar adinako baliabiderik eta beste batzuk guztiz utzita daudelako”.
Europak esfortzu bateratu haundia egin beharko luke gabezi teknologiko horiek ekiditeko, eta hizkuntzak aro digitalerako prestatzeko, kultur ondarearen parte nagusia direlako.