Gizartea -
nafarroa
72 urteko gizon bat larri zauritu da Aranon, 10 metroko altueratik ibaira erorita
Ezbeharra NA-4150 inguruan gertatu da. Ehizan zebilela, maldan behera erori da, 10 metroko altueratik, eta ibaira jausi da. Donostia Ospitalera eraman dute politraumatismoak baitzituen.
eitb media
72 urteko gizon bat larri zauritu da gaur, igandea, Aranon (Nafarroa), ehizan zebilela 10 metroko altueratik ibaira jausita.
Ezbeharra 11:30 aldera jazo da. NA- 4150 errepideko 28. kilometro-puntutik gertu ehizan zebilela, maldan behera erori da, 10 metroko altueratik, eta ibaira jausi da.
Cordovillako suhiltzaileak, Goizuetako suhiltzaile boluntarioak, Goizuetako mediku-taldea, Suhiltzaileen Erreskate Teknikoko Taldea, erreskaterako helikopteroa eta Nafarroako Foruzaingoa bertaratu dira hari laguntzera.
Goizuetako mediku-taldeak artatu du hasiera batean, eta, ondoren, Donostia Ospitalera eraman dute, oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzian, politraumatismo larriak baitzituen.
Nafarroako Foruzaingoak ikerketa abiatu du gertatutako argitzeko.