Gizartea -

eguraldia

Eguraldi egonkor samarra espero da datorren asterako, 20 ºC-tik gorako maximoekin

Eguraldi egonkor samarra espero da datorren aste guztian zehar Euskal Herrian; hodeiguneak izango ditugu, zaparradak bota ditzake eta termometroak 15-20 ºC-ren bueltan ibiliko dira.

Donibane Lohizune, zerua eguzkitsu eta ostarteekin. Argazkia: Isabel Viguria Garcia-Vaquero
Donibane Lohizune, zerua eguzkitsu eta ostarteekin. Argazkia: Isabel Viguria Garcia-Vaquero
Donibane Lohizune, zerua eguzkitsu eta ostarteekin. Argazkia: Isabel Viguria Garcia-Vaquero

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eguraldi egonkor samarra espero da datorren aste guztian zehar Euskal Herrian; hodeiguneak izango ditugu, zaparradak bota ditzake eta termometroak 15-20 ºC-ren bueltan ibiliko dira. 

Gaur, igandea, tenperaturak nabarmen egin du gora hego-haizearen eraginez. Isurialde atlantikoan, tenperatura maximoak 25 ºC-ren bueltan geldituko dira, eta zertxobait apalagoak izango dira isurialde mediterraneoan. Egunsentian, hodeigune batzuk agertu dira, baina datozen orduetan giroa argia izango da, goi-hodei finekin.

Bihar, astelehena, tenperaturak bere horretan mantenduko dira goizean, baina maximoak gradu pare bat behera egingo dute isurialde atlantikoan. Goizean, giro eguzkitsua espero da, eta haizea hegotik ibiliko da; arratsaldean, ordea, haizeak ipar-mendebaldera egingo du, zerua lainotuz joango da, eta arratsalde erditik aurrera, han-hemenka zaparrada batzuk bota ditzake, batez ere ipar partean. 

Etzi, asteartea, isurialde atlantikoan giro goibela espero da, eta euri pixka bat egingo du, batez ere goizean; arratsaldean, atertuz joango da. Hegoaldean, berriz, eguraldi argiagoa izango du, hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira, eta ostarteak gero eta zabalagoak izango dira arratsaldean. Haizea ipar-ekialdetik ibiliko da, eta tenperaturak behera egingo du; maximoak 20 ºC-ren azpitik geldituko dira. Gasteiz izango da hiriburu freskoena: maximoak 14 ºC-koak izango dira bertan, eta minimoak 9 ºC-koak.

Asteazkenean, tenperaturak gora egingo du berriro lurralde osoan, eta mendebaldeko haizea ibiliko da. Goizean, hodeiak espero dira, baina arratsalderako, desagertuz joango dira lurraldearen mendebaldean. Ondorioz, giroa nahiko eguzkitsua izango da. Maximoak ez dira 20 ºC-tik gorakoak izango.

Ostegunean, tenperaturak apurtxo bat igoko dira. Bilbon, esaterako, termometroak 26 ºC-ren inguruan ibiliko dira. 

Ostiralean, tenperaturak nabarmen jaistea espero da, eta euria egingo du lurralde guztian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguraldia Bilbao Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa