Gizartea -
BIZKAIKO DIPUTAZIOA
Kutsadura akustikoa murrizteko plana abian, Durangon eta Sestaon
Ingurumen Sailak proiektu pilotu bat garatuko du Sestaon eta Durangon, bi udalerri horien kutsadura akustikoa murrizteko asmoz.
Erredakzioa
Bizkaiko Foru Aldundiak kutsadura akustikoa murrizteko proiektu pilotu bat jarriko du martxan, Sestaon eta Durangon zarata hobeto kudeatzen ahalbidetzeko. Ekimena Tecnalia R&I Fundazioak bultzatuko du, eta lau urte iraungo du; 2012tik 2016ra.
Sestaoko Udalak azaldu duen bezala, lehenengo fasean kutsadura horren sorburua identifikatu beharko dute, gero diagnostiko kualitatibo bat egin eta ikertzeko. Behin eremu zehatz horiek identifikatuta, lan-plana aurrera eraman ahal izango dute. Fase hori urte bukaeran amaituta egongo dela aurreikusi du Udalak.
Bigarren fasean, kudeaketa tresna bat zehaztuko da Tokiko Agenda 21ean. Horrela, Udalak hobekuntza eta jasangarritasuna bultzatzeko politika bat bultzatu ahalko du.