Gizartea -
Ezbeharra
Bi urteko haur bat hil da Malagako haur-eskola batean
Ustez, janaria kontrako eztarrira joan eta itota hil da haurra. Osasun-zentro batera eraman badute ere, osasun langileek ezin izan dute haurraren bizia salbatzeko ezer egin.
Erredakzioa
Hezkuntza Kontseilaritzak ikerketa ireki du, Malagako haur-eskola pribatu batean hil den bi urteko haurraren heriotza ikertzeko. Aipaturiko eskolak hitzarmena sinatuta du Andaluziako Gobernuarekin.
Haurra astearte honetan hil zen, ustez janaria kontrako eztarrira joan eta itota, Malagako haur-eskola batean. Haurtzaindegiko zuzendariak gertuen dagoen osasun-etxera eraman bazuen ere, osasun langileek ezin izan zuten haurraren bizia salbatzeko ezer egin.
Hezkuntzako ikuskatzaileak ezbeharra gertatu zen haur-eskolara joango dira asteazken honetan. Halaber, 3 urte bitarteko haurrak zaintzen dituen eskola asteartetik itxita dago.
Hezkuntza Ordezkaritzak ohar bidez dolumina adierazi die haurraren senitartekoei eta haur-eskolako kideei, eta ezbeharrak atsekabe handia sortu duela jakinarazi du.