Gizartea -

Gasteizen

Ertzaintzak 27 pertsona auzipetu ditu salaketa faltsuak egiteagatik

Kasu guztiak indarkeriaz egindako ustezko lapurreta baten biktimak dira. Baina egiaztatu denez, lapurreta horiek ez dira inoiz gertatu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtarrila eta Iraila bitartean, Ertzaintzak 27 diligentzia bideratu ditu Gasteizen salaketa faltsuak egiteagatik. Herrizaingo Sailak azaldu duenez, biktimek gertatu ez ziren lapurretak salatu zituzten.

Gehienak, ustezko lapurreta salaketak izan dira. Baina geroago egiaztatu denez, ohartu gabe galdutako poltsa, diru zorro, mugikor, etab. izandako kasuak dira. Beste kasu batzuk ez direla inoiz gertatu egiaztatu da ere.

Horregatik Ertzaintzak 27 pertsona hauek egotzi ditu salaketak faltsutzeagatik. Dirudienez, inplikatuen helburua aseguru etxeei parte faltsuak entregatzea izango litzateke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea