Ume lapurtuak -
Haur lapurtuak
Calparsoro: 'Kasu gehienak artxibatu egiten dira froga faltagatik'
Euskadiko fiskal nagusiak esan duenez, Euskadin ikertutako haur lapurtuen kasu gehienak artxibatzen ari dira.
Erredakzioa
Juan Calparsoro Euskadiko fiskal nagusiak azaldu duenez, Euskadin XX. mendeko 60eko eta 80ko hamarkadan ustez lapurtu zituzten haurren kasuak artxibatzen ari dira, froga faltagatik.
Euskadiko Fiskaltzaren memoriaren aurkezpenean Calparsorok esan duenez, Araban salatutako kasu guztiak artxibatzen ari dira, Bizkaian ere gauza bera, eta Gipuzkoan ere ez da salaketarik erregistratu.
Fiskalaren hitzetan, “ikuspuntu soziologikotik eta historikotik argi dago 1977 urte baino lehenagoko Espainian esku pribatuetan utzi zituztela adopzio irregularrak”. Halere, horregatik haurren ustezko lapurretak izan zirela ondorioztatu ezin dela adierazi du.
Calparsorok esan duenez, ustez jaio ostean hil ziren haurren gorpuak hobitik ateratzera joaten ez dituzte aurkitu, bere garaian familiei azaldu zitzaien moduan. Halaber, oraindik auzitegiko medikuak aztertzen ari diren kasuak daudela azaldu du.