Gizartea -
Bartzelona
Cerdanyolako polizietako baten emazteak igo zuen bideoa Youtubera
Dirudienez, bikotea banantzen ari da, eta poliziak ordenagailuan zuen bideoa sakelako telefonoaz grabatu zuen emazteak.
Erredakzioa
Euren burua patruila-autoan dantzan grabatu duten polizietako baten emazteak argitaratu omen du bideoa Youtuben.
Dirudienez, bikotea banantzen ari da, eta poliziak ordenagailuan zuen bideoa sakelako telefonoaz grabatu zuen emazteak.
Bideoan ikus daitekeen moduan, poliziak dantzan jartzen dira kotxeko irratiaren musikaren erritmoa jarraituz. Uneren batean, gidariak ez dio jaramon handirik egiten errepideari, eta koreografia jarraitzen du pausoz pauso. Begiak ere eztaltzen ditu, eta lankideari felazio bat praktikatzen dabilela simulatzen du.
"Polizia batengan onargarriak ez direnak" egitea leporatu die Cerdanyolako (Bartzelona) Udalak. Bideo horrek Udaltzaingoaren, herriaren eta funtzionarioen irudia kaltetu egiten du, Udalaren esanetan.
Euren burua patruila-autoan dantzan grabatu duten polizietako baten emazteak argitaratu omen du bideoa Youtuben. Dirudienez, bikotea banantzen ari da, eta poliziak ordenagailuan zuen bideoa sakelako telefonoaz grabatu zuen emazteak. Bideoan ikus daitekeen moduan, poliziak dantzan jartzen dira kotxeko irratiaren musikaren erritmoa jarraituz. Uneren batean, gidariak ez dio jaramon handirik egiten errepideari, eta koreografia jarraitzen du pausoz pauso. Begiak ere eztaltzen ditu, eta lankideari felazio bat praktikatzen dabilela simulatzen du. "Polizia batengan onargarriak ez direnak" egitea leporatu die Cerdanyolako (Bartzelona) Udalak. Bideo horrek Udaltzaingoaren, herriaren eta funtzionarioen irudia kaltetu egiten du, Udalaren esanetan.