Gizartea -

Solidaritatea

Gizakien Lurra, babes etxe baten bila Mauritaniako ume batentzat

Gobernuz Kanpoko Erakundeak babes etxe bat topatzeko premiazko eskaera egin du. Haurra urriaren 16an iritsiko da eta Gurutzetako Ospitalean egingo diote ebakuntza.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizakien Lurra Gobernuz Kanpoko Erakundeak, Espezializatutako Laguntza Medikoen Programaren bitartez, Mauritaniatik datorren eta gaixo dagoen ume batentzako babes etxea topatzeko premiazko eskaera egin du. Haurra urriaren 16an iritsiko da eta Gurutzetako Ospitalean egingo diote ebakuntza.

Haurra Bizkaian dagoen bitartean, erakundeko kide batekin eta babes etxe batean izan behar du. Zortzi urteko neska bat da eta, gutxienez, sei hilabete gelditu beharko da gure artean; izan ere, hori da tratamendua emateko medikuek jarri duten denboraldia.

"Bizitzaren Bidaia" nazioarteko proiektu bat da eta Afrikako beste hainbat herrialdetan lan egiten du. Egoera larrietan bizi diren haurren egoera hobetzeko lan egiten du eta jatorrizko herrietan sendatu ezin dituzten gaixoak Europako hainbat herrialdetara eramaten dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea