Gizartea -

Polizia operazioa

8 pertsona atxilotu dituzte Nafarroan, droga trafikoa egotzita

Polizia Nazionalak 1.000 kokaina dosi, 3.680 euro dirutan eta baliozko beste objektu atzeman ditu. Bestalde, 8 atxilotuetatik 5, kartzelan sartu dituzte epailearen esku geratu eta gero.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak 8 pertsona atxilotu ditu Nafarroan, droga trafikoa egotzita. Atxilotuetako bost kartzelan sartu dituzte, epailearen esku geratu eta gero. Poliziak 1.000 kokaina dosi eta dirua atzeman ditu Iruñean eta Nafarroako beste hainbat herritan egindako hamar miaketetan

Etxe-miaketetan aurkitutako 1.000 kokaina dosiak saltzeko prest zeuden, eta horietako asko adingabeak bizi ziren etxeetan aurkitu dituzte ezkutatuta.

Drogarekin batera Poliziak atzeman ditu: hiru ordenagailu eramangarri, disko gogor bat, 3.680 euro dirutan, droga banatzeko materiala, gai sorgorgarriak biltzeko materiala eta hiru baskula digital.

Zortzi atxilotuak 25 eta 59 urte bitarteko bost gizon eta 3 emakume dira, guztiak ere Nafarroan bizi direnak. Antza denez, droga sareko arduradunak Iruñeko 40 urteko gizon bat eta Gorraitzeko 25 urteko beste gizon bat ziren. Eurak arduratzen ziren kokainaren banaketaren kudeaketaz, eta gainerako atxilotuak droga kontsumitzaileei banatzeaz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea