Gizartea -

Epaiketa

Urtebeteko kartzela zigorra, Ezkaba mendiari su ematea leporatuta

Akusatuak 3.391,10 euroko ordaindu beharko ditu gainera kalte-ordain gisa, sutea itzaltzeak eragin zituen gastuei aurre egiteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Probintzia Auzitegiak urtebeteko kartzela zigorra ezarri dio Iruñeko F.J.P. bizilagunari Ezkaba mendiari sua ematea egotzita, 2009ko abuztuaren 30ean. Halaber, 3.391,10 euro ordaindu beharko dizkio Nafarroako Larrialdi Zerbitzuari sutea itzaltzeko lanek eragindako gastuei aurre egiteko.

Herri-epaimahaiak errudun jo du Iruñeko bizilaguna, aldeko zazpi botorekin eta kontrako birekin. Ondoren, epaileak haren erabakiaren berri eman du. Sute baten gaineko epaiketan herri-epaimahaiak parte hartzen duen lehen aldia da., Nafarroako Foru Komunitatean.

Frogatuta gelditu da 2009ko abuztuaren 30ean Iruñeko bizilagunak sua eman ziola Ezkaba mendiari 16:50 inguruan, epailearen iritziz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea