Gizartea -
Columbineko sarraskia
Fidantza gabeko espetxe zigorra Balearretako gaztearentzat
21 urteko gazteak 140 kilo lehergai erosi zituen Balearretako Unibertsitatean eztandarazteko.
Erredakzioa
Enrique Morell Palmako epaileak fidantza gabeko espetxe zigorra ezarri dio Juan Manuel Moralesi, Balearretako Unibertsitatean hilketa egin nahi zuen gazteari. Balearretako Unibertsitatean eztandarazteko asmoa zuen eta lehergailuak izatea eta triskantza egin nahi izatea egotzi dio epaileak.
Behin behineko espetxealdia ezarri dio epaileak gazteari 40 minutuz deklarazioa hartu ostean. Ofiziozko abokatu batekin pasatu da epailearen aurretik eta iturri juridikoen arabera, 28 urteko espetxe zigorra jarri diezaiokete.
Asteazkenean atxilotu zuten 21 urteko gaztea. 140 kilo lehergailu jaso zituen eta ustez, unibertsitatearen aurkako atentatua egin nahi zuen.
Gazteak aurpegia denak ikusteko moduan zeraman epaitegira iritsitakoan. Halaber, atxilotuta zihoan, aurpegian irribarre txiki bat zuela.