Gizartea -

Trafikoa

Gizonezko bat atxilotu dute AP-68an kontrako noranzkoan gidatzeagatik

Hainbat herritarren deiak jaso ostean, Ertzaintzak 53 urteko Zestoako auzokidea atxilotu du Laudio-Aretako ordainlekuan. Gizonari bide-segurtasunarekin lotutako delitua egotzi diote.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 53 urteko gizonezko bat atxilotu du igande goiz honetan Laudio-Aretako ordainlekuan, bide-segurtasunarekin lotutako delitu bat leporatuta.

Gizonezkoa AP-68 errepidean ausarkeriaz eta kontrako noranzkoan gidatzen zebilen, Bilborako noranzkoan baina Burgoserainoko erreitik. Hainbat herritarren telefonoz deitu dute abisua emateko. Zorionez, gizonezkoak ez du inoren kontra talka egin.

Azkenik, 06:30ak aldera Ertzaintzak gizonezkoa atzeman du Laudio-Aretako ordainlekuan. Gidaria ordainlekuaren hesiak gainditzen saiatu da baina Ertzaintzak bertan atxilotu du. Gizonezkoa alkoholaren menpean zegoen eta, identifikatu ostean, atxilotuta eraman dute polizia-egoitzara. Gizonari bide-segurtasunarekin lotutako delitua egotzi diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea