Gizartea -
300 elkarte baino gehiago
Abortuaren kontrakoek manifestazioa egin dute Madrilen
Nork gobernatzen gaituen albo batera utzita, espainiarrok hau iraupen-lasterketa bat dela konturatu gara”, dio Gador Joya 'Derecho a Vivir' elkarteko ordezkariak.
Erredakzioa
‘Derecho a Vivir’ plataformak antolatutako Bizitzaren Aldeko III. Martxak Madrildik zehar egin du urtero antolatzen duen manifestazioa. 12:00etan abiatu dira Canalejas plazatik, eta ibilbidean zehar bihotz forma daukaten milaka puxika izan dituzte lagun.
Martxaren buruan, Gador Joya eta Ignacio Arsuaga ‘Derecho a Vivir’ eta Hazteoir.orgeko ordezkariek eraman dute pankarta, “Bizitzearen aldeko eskubidearen alde. Abortorik ez” lemapean.
Amatasunaren aldeko lege integrala
Mariano Rajoy Gobernuko presidenteari zuzendutako manifestuan, deiadiari babesa eman dioten 300 elkartek Osasun Sexualaren eta Haurdunaldiaren Borondatezko Etenaldiaren Legeak indargabetu eta fetuaren bizia babestea eskatu dute.
Horrez gain, amatasunaren aldeko lege integrala sustatzea eta adopzioa bultzatzea nahi dute, abortuaren aurka pedagogia publikoa egitea eskatu duten bitartean.
“Morin doktorea”
Gador Joya 'Derecho a Vivir' elkarteko Gador Joya ordezkariak “Espainian dauden Morin Doktore guztiekin bukatzea” eskatu dio Gobernuari.
"Nork gobernatzen gaituen albo batera utzita, espainiarrok hau iraupen-lasterketa bat dela konturatu gara”, gaineratu du Joyak.