Gizartea -

Gertakaria

Ataun inguruan desagertu den gazte baten bila ari dira

21 urteko gizona bizikletan ibiltzera joan zen eta, gauean itzultzen ez zela ikusita, familiak abisua eman zion Ertzaintzari. Bilaketa-lanak Lizarrusti eta Lazkao (Gipuzkoa) artean egiten ari dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

21 urteko gizonezko bat desagertu zen atzo Ataun (Gipuzkoa) inguruan, bizikletan ibiltzera joan ostean, Radio Euskadik jakitera eman duenez.

Familiak salaketa jarri zuen gauean etxera itzultzen ez zela ikusita, eta larrialdi zerbitzuetako kideek eta boluntarioek bilaketa-lanei ekin zieten. Gaur goizean berriro hasi dira bilaketa-lanak.

21 urteko gaztea arratsaldean irten zen mendiko bizikletarekin ibiltzera eta gaueko hamarretarako oraindik ez zen etxera itzuli.

Ertzaintza, larrialdi zerbitzuak, DYA eta boluntarioak goizaldeko bostak arte aritu dira Ataun eta Lazkao (Gipuzkoa) inguruan, Lizarrusti mendatetik abiatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea