Gizartea -
BIZILAGUN BATEN ABISUARI ESKER
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, emaztea jotzea leporatuta
Emakumea kalean topatu zuten, zenbait kolpek eragindako zauriak zituela, eta erietxera eraman behar izan zuten. Ustezko erasotzailea bizilagun batek emandako abisuari esker atxilotu zuten.
Erredakzioa
46 urteko gizon bat atxilotu dute emaztea jotzea leporatuta. Bizilagun batek gertakariaren berri eman eta gero bertaratu zen Ertzaintza.
Gertakariak atzo, 09:20an, jazo ziren. Bizilagunaren deia jaso ondoren bertaratu ziren agenteek emakumea lurrean botata aurki zuten. Udaltzaingoak bidalitako oharraren arabera, zenbait kolpek eragindako zauri “nabarmenak” zituen, eta ospitalera eraman behar izan zuten.
Erasoaren ustezko egilea etxean atxilotu zuten, eta ondorengo orduetan utziko dute epailearen eskuetan.